Kolegiatzeko

Kolegiatzeko dokumentazioa
  • Karnet tamainako argazki bat
  • Tituluaren edo titulu-eskubideen frogagiriaren originala edo kopia konpultsatuta
  • N.A.N Fotokopia
  • Lanbideko berritzeko agiria baduzu, horren fotokopia (lan-burtsarako)
Kuotaren barne sartzen diren Elkargo-zerbitzuak

Elkargoaren kuota urtean 348 €-koa da, 29 €-ko hamabi kuotatan kobratzen dena.

KUOTA ORDAINTZEAK ONDOKO ESKUBIDEAK EMATEN DITU:

  1. Elkargokide egiteko unean, aparejadore gisa lanean hasteko beharrezkoak diren aseguruei buruzko aholkularitza, baita aholkularitza teknikoa ere.
  2. Lan jakinen bat egiteko aholkularitza teknikoa, beste lankideren batek egindako antzeko proiektua kontsultatzeko aukera barne.
  3. Lan-burtsa.
  4. Ikastaro teknikoak, elkargokideentzako tarifa murritzarekin.
  5. Web gune gaurkotua: araudi berriak, lanbidearekin zerikusia duten albisteak, e.a.
  6. EIT txostenak egiteko zerrendak, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak, Kontsumoa, Peritu-azterketa Judizialak, Elkargoaren bidez eskatutako lanak.
  7. Udalek ateratzen dituzten lanpostu-deialdiak Elkargoaren Web gunean argitaratzea.
  8. Erantzukizun zibila aseguruetako altak, bajak, prima finkoaren kobrantza, e.a. izapidetzea.
  9. Premaat-eko altak, bajak, kuoten kobrantza, prestazio-eskabideak, e.a. izapidetzea.
  10. Zergak, BEZ, PFEZ, e.a. ordaintzeko egunak gogoratzea.
  11. Abokatu Kabinetea, lehenengo kontsulta doan.
  12. Elkargokideen espedienteak, fakturak eta abarrak digitalki eskura.
  13. Wifi.
  14. Elkargokidetze-egiaztagiriak eta lan-bizitzakoak igortzea.
  15. Web bidezko posta-helbidea.
  16. Bulego iraunkorraz baliatzeko aukera: Interneten sarbidedun ordenagailu bat eskuragai da, baita bilerak egiteko mahai bat eta dokumentazioa gordetzeko tiraderak ere.
  17. Parking txartelak.
  18. Zilarrezko intsignia duela 25 urte elkargokidetu zirenei eta urrezko intsignia duela 50 urte elkargokidetu zirenei.
  19. Jorge Oteizaren “Conjunción Ternaria 1 sobre 2. Nikolas Lekuonari Omenaldia” eskulturaren erreprodukzio zenbakiduna 65 urte bete dituzten elkargokideei.
  20. Tresna eta gailu teknikoen alokairua.
  21. Elkargoaren jabetzako programa informatikoa (GCC).
  22. Liburu eta programa teknikoak beherapenekin eskuratzea.
  23. Liburutegia, liburu-mailegua.
  24. Kolektibo osoaren bazkaria urtean antolatzen diren bi biltzarretako batean.
  25. Gabonetako oparia.
  26. Gastronomia Elkartea.
Elkargokide baja

2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa (aurrerantzean, DBEO) betez, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak (helbidea: Gernikako Arbolaren pasealekua, 21, albo atea. 20006 P.K. Donostia) jakinarazten dizu, ezen, zure datuak inprimaki honen bidez biltzeak eta tratatzeak helburutzat dituela zure kolegiazioa izapidetzea eta lanbidea antolatzea eta kudeatzea, Elkargo Profesionalei buruzko Legea eta Estatutuak ezarritakoa betez, tratamendua legitimizatzen duen oinarria hori bera izanik. Zure datuak guri emateari uko egingo bazenio, ezin izango genituzke beharrezko izapideak egin gure Elkargoko kide izan zaitezen. Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoenen Elkargo Ofizialak DeuxTic Abogados S.L. izendatu du DBO gisa, eta  dpd@arquitectura-tecnica.com helbidearen bidez kontakta zaitezke harekin. Zure datuak Espainiako Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Nagusiari, antzeko erakundeei eta Administrazio Publikoari jakinaraziko zaizkio, legean aurreikusitako beste lagapen batzuen kalterik gabe. Zure datuak gorde egingo dira lege-eginbeharrak betetzeko dagokion epera arte. Edozein unetan zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, aurkaratu, transferitu eta tratamendua mugatzeko dauzkazun eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera edo colegio@coaatg.org helbidera zure eskabidea igorriz. Halaber, zure datuak babesteko eskubidea urratu dela uste baduzu, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean (www.agpd.es).