Ziurtagiri Energetikoa

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria

Higiezinen edo etxebizitzen eraginkortasuna neurtzen du: urteko eskaria baldintza normaletan asetzeko beharrezkotzat jotzen den energia-kontsumoa.

Energia-eraginkortasuna zehazteko, diseinua, kokapena, orientazioa, eraikinaren berokuntza- eta hozte-sistemak eta abar neurtzen dira. Energia gutxiago kontsumitzeko, inguratzaile termikoa oso kontuan hartu behar da, besteak beste: fatxada, leihoak, beirak edo estalkia.

2013ko ekainaren 1etik aurrera, nahitaezkoa da saltzen edo alokatzen diren eraikinen edo horien zatien Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria edukitzea.

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak teknikari eskudunek egin behar dituzte, hala nola aparejadoreek, arkitekto teknikoek eta/edo eraikuntzako ingeniariek.

Ziurtagiria erregistratzea derrigorrezkoa da.

 

Araudia: