Elkargoa

Eraikuntza-lanetan Aparejadoreek zian duten eskuhartzea zabal dokumentaturik dago XVI. mendeaz geroztik. Gaur egun funtzionari izaeratzat jotzen dugun maila izateaz gain, ordainsari finko batzuk ere bazeuzkaten garai hartako aparejadoreek. Horrez gain, obretara edota eraikuntzetara joan ta etortzeko gastuak ere jasotzen zituzten, hau da, zelabereen kostuak eta mantenuari zegozkion dietak jasotzen zituzten ordurako. Dena den, gure lanbideari buruzko aipuak lehenagokoak dira, XV. mendekoak; esaterako, Santa Klarako Kaperan (Tordesillas, 1430), hilobietariko batean, ondoko inskripzioa irakur daiteke: “Aquí yace Guillen de Rohan, maestro de la Iglesia de León et Aparejador de esta capilla”.
Aparejadoreen ostean, Maisu Handiak sortu ziren. XX. mendearen hasiera arte, Espainian egindako maila oneko eraikuntza guztien sorrera bi profesional horien eskuhartzeari loturik egon da.

Gure lanbideak gaur egun duen osakera, 1935. urteko uztailaren 16ko Atribuzio Dekretuarekin batera sortu zen. Izan ere, arkitektura-lan guztietan Aparejadoreen eskuhartzea (obretako teknikari laguntzaile modura) nahitaezkoa zela ezarri zuen. Ikuspegi akademikotik, 1957. urteko Irakaskuntza Teknikoen Legea garrantzi handikoa izan zen: Aparejadore Eskoletan ematen ziren ikasketak finkatu, Prestakuntzako kurtsoa gehi karrerako hiru urteak ezarri eta espezializazioak (hirigintza, obra-antolaera eta instalazioak) finkatuta utzi baitzituen.
Arkitekto Teknikoaren titulazio unibertsitarioa, 1964. urteko Irakaskuntza Teknikoen erreformaz geroztik agertzen da izen horrekin; 1970eko abuztuaren 4ko Hezkuntzaren Lege Orokorraz geroztik, berriz, Unibertsitateko ikasketen barruan sartu zen; eta azkenik, 1972ko maiatzaren 10ean, Arkitektura Teknikoko Unibertsitate Eskolak sortu ziren Dekretuz. Unibertsitateko Erreformaren Legea (1983koa) eta horren haritik emandako xedapenak direla eta, aipatu dugun sistema akademikoak bere horretan iraun du, gure egunotaraino.

2014ko ekainaren 25ean, Lehiaren Euskal Kontseiluak Elkargoari hasitako prozeduraren ohiko amaiera ematea erabaki zuen, Elkargoko Adituen Elkarteen Araudiaren lehiakideen legediaren aurkakoak izan zitezkeen artikuluekin lotuta.

 

 

}

Ordutegia Elkargoa eta Kabinete Teknikoa

Astelehenetik ostegunera: 08:00 – 14:00
15:30 – 18:00
Ostirala: 08:00 – 14:00

 

}

Onikusien ordutegia

11:00ak arte / Hurrengo 8:00etatik aurrera
11:00etatik aurrera / Hurrengo 11:00etatik aurrera