Gipuzkoako etxebizitzen berrikuspen profesionala

Erosketaren aurreko aholkularitza teknikoa, AATEO-k koordinatua

AHOLKULARITZA ESKATU

* Datuak bidaltzeak Elkargoaren Pribatutasun Politika onartzea dakar.

 

Zertan datza?

Etxebizitza bat erosi aurreko aholkularitza teknikoa: beldurrik gabe aukeratzeko jarraibideak ematen dizkizugu (dohakoa), eta etxebizitza bat bisitatzen duzunean zer begiratu behar duzun azaltzen dizugu. Horrez gain, akatsak edo patologiak identifikatzeko aurretiazko egiaztapen garrantzitsuenak gomendatzen dizkizugu.

Laguntzea behar duzu?

Zure lasaitasunerako, arkitekto tekniko espezialisten talde bat dugu, zure bisitan lagun zaitzaketenak, hala eskatuz gero. Gainera, etxebizitza eraberritzeko asmoa baduzu, zurekin doan arkitekto teknikoak irizpide profesionalarekin eta modu objektiboan emango dizu informazioa.

Bisitetan laguntzeko zerbitzuaren prezioa teknikariak berak jakinaraziko du, etxebizitzaren ezaugarrien arabera.

Deitu eta informazioa emango dizugu

GIPUZKOAKO APAREJADORE ETA ARKITEKTO TEKNIKOEN ELKARGO OFIZIALA

Kabinete Teknikoa: 943 45 80 44

Ordutegia eta arreta zerbitzua:
Astelehenetik ostiralera: 8:00 -14:00