Gardentasuna

Jardueren erregistroen tratamendua
Informazio-eskaera

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak aitortzen du herritarrek eskubidea dutela beren eginkizunak betetzearen ondorioz instituzio eta erakunde publikoen esku dagoen edozein informazio eskatzeko.

Informazio-eskaerak aurkezteko bitartekoak
Gipuzkoako Aparejadoreen eta ATen Elkargo Ofizialarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea erabili nahi baduzu, informazio-eskaera bidal diezagukezu bide hauetako edozein erabiliz.

*INPRIMAKI hau betez
*Posta elektroniko bat bidaliz colegio@coaatg.org helbidera. Eskaera errazago aurkitzeko, honako hau adierazi behar da postaren gaian: “Informazio publikoa eskuratzeko eskaera, COAATGren 19/2013 Legea
*Aurrez aurre, Gipuzkoako Aparejadore eta AT-en Elkargo Ofizialaren egoitzan (Gernikako arbola pasealekua 21, 20006 Donostia).
*Postaz, helbide honetara: Gernikako Arbolaren pasealekua 21, 20006 Donostia.
*Legean aurreikusitako beste edozein aurkezpen-bide erabiliz.

Baldintzak
*Eskatzailearen nortasuna.
*Eskatzen den informazioa.
*Harremanetarako helbide bat, ahal dela elektronikoa, komunikazioetarako.
*Hala badagokio, eskatutako informazioa eskuratzeko nahiago den modalitatea.

Prozedura
*Ebazteko eskumena duen organoa: Gipuzkoako Aparejadoreen eta AT-en Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordea.
*Ebazteko epea: hilabete, eskabidea Gipuzkoako Aparejadoreen eta AT-en Elkargo Ofizialean sartzen denetik kontatzen hasita.
*Errekurtsoak: Gipuzkoako Aparejadore eta AT-en Elkargo Ofizialaren ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Borondatez, erreklamazioa jarri ahal izango du elkargo honetan.

Elkargoaren ebazpenen gardentasuna
Mugak aplikatzeagatik ukatzeko ebazpenak. Gardentasun Legearen 14. artikulua
Oraingoz, Gipuzkoako Aparejadoreen eta AT-en Elkargo Ofizialak ez du ezezko ebazpenik eman muga horiek aplikatzeagatik.