Gobernu Batzordea

Sarrera

Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren egungo Gobernu Batzordea, Nagore Azuabarrena Anduaga 2021eko ekainaren 18an jabetu zen karguaz. Egungo presidentearentzat bere lehen agintaldia da. Batzordeko kideak idazkaria, diruzain-kontularia eta hiru kide dira. Oraingo agintaldia 2025eko ekainean amaituko da, Elkargoaren estatutu partikularretako 55. artikulua.

 

Antolaketa

PRESIDENTEA: Nagore Azuabarrena Anduaga anderea
IDAZKARIA: Ibon Izquierdo Garate jauna
DIRUZAIN-KONTALARIA: Iván Imaz garmendia jauna
BATZORKIDEA: Estibaliz Mendoza Aramendi anderea
BATZORKIDEA: Joseba Inunziaga Landaburu jauna
BATZORKIDEA: Maddi Amonarriz Zubeldia anderea

Kalitate-politika

Elkargoaren misioa elkargoari zerbitzu on bat eskaintzea da, barne-antolamendua etengabe hobetuz:

  • Elkargoko kide jada direnei eusteko eta kide berriak erakartzeko,
  • Elkargoaren zerbitzuen garrantzia eta Arkitekto Tekniko eta Aparejadorearen lanbidearen balioa azpimarratzeko.

 

Gure printzipioak

  • Kalitatea elkargokide eta gainerako erabiltzaileengana orientaturik dago.
  • Lanak eragina du G.A.A.T.E.O. osoan: bai Gobernu Batzordean bai langileria osoan.
  • Elkargokideek planteatu ditzaketen edo Elkargoan antzeman daitezkeen arazoen aurrean mentalitate erabakitzailea erakutsi.
  • Elkargokideenganako zerbitzu eta tratu ona ahalbidetuko duen lan-giro bat bultzatuko du beti Batzordeak, lortu beharreko helburuak gogoan.
  • Zerbitzua bermatzeko balioaniztasuna ahalbidetuko da.

 

Politika honek kalitate kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza eta baliozko baldintzak betetzeko konpromisua ezartzen du.