Aurretik kolegiatzeko

Aurretik kolegiatzeko araudia

HELBURUA

Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak aldez aurretik kolegiatzeko eta Elkargoko zerbitzurik gehienak baliatzeko aukera eskaintzen die laugarren kurtsoan matrikulaturik dauden edo karrera bukaerako lanarekin diharduten Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko Arkitektura Teknikoko ikasleei. “Aurrekolegiatuaren” iraupena urtebetekoa da gehienez eta doanik da.

Aurretiko kolegiazioarekin Elkargoko zerbitzuak erabiltzeko eskubidea eskuratzen da, legeriaren eta Estatutuen arabera titulazioa izatea beharrezkoa den kasuetan izan ezik, noski.

NOLA EGIN AURRETIKO KOLEGIAZIOA?

Aldez aurretik kolegiatzeko nahikoa da aurretiko kolegiazioaren inprimakia eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan aurreikusita dagoen baimenaren orria betetzea, laugarren kurtsoko matrikulazio-egiaztagiriarekin batera edo karrera bukaerako ziurtagiriarekin batera, eta N.A.N. fotokopia, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialera (Gernikako Pasealekua, 21 albo atea, 20.0006 – Donostia) igortzea.

AURRETIKO KOLEGIAZIOAREN ABANTAILAK

Aurretiko kolegiazioak, elkargokideen antzeko baldintzetan, ondoko zerbitzuez baliatzeko aukera ematen du:

  • – Elkargotik igorri beharreko jakinarazpen-mota guztiak jasotzeko eskubidea: zirkularrak, web orrian elkargokideentzat erreserbaturik dauden edukiak, e.a.
  • – Prestakuntza-ikastaroetan, jardunaldi teknikoetan, aurkezpenetan, eta abarretan izena eman eta dagokion bertaratze-egiaztagiria jasotzeko eskubidea.
  • Liburutegia eta Dokumentazio Zentroa.- Liburutegiaz eta Datuen Dokumentazio Zentroaz baliatzeko eskubidea.
  • Informazioa eta aholkularitza.- Izaera tekniko eta juridikoko gaietan eta lan-izaerako gaietan aholkularitza eta informazio-zerbitzuak jasotzeko eskubidea.
  • Kultur eta aisialdi jarduerak.- Elkargoak

 

 

Aurretik kolegiatzeko dokumentazioa
  • Aldez aurretik kolegiatzeko inprimakia eta datu-basean agertzeko baimena.
  • Laugarren kurtsoko matrikulazio-egiaztagiria edo karrera bukaerako ziurtagiria.
  • N.A.N. fotokopia.

2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Erregelamenduan xedatutakoa betez (aurrerantzean, DBEO), Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak (Donostia – Gernikako Arbolaren paselekua 21 albo-atea) honako hau jakinarazten dizu: zure datuak inprimaki honen bidez biltzearen eta tratatzearen helburua dela zure eskabidea (aurre-elkargokidea izatea) izapidetzea eta zure lanbidea antolatzea eta kudeatzea, Elkargo Profesionalei buruzko Legean eta Estatutuetan ezarritakoa betez (eskaera sinatzearekin batera ematen duzun berariazko baimenarekin batera, tratamendua legitimatzen duen oinarria hori bera izanik). Zure datuak guri emateari uko egingo bazenio, ezin izango genituzke beharrezko izapideak egin aurre-elkargokide izan zaitezen. Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak Edna Giménez zuzendaria DBO izendatu du, harekin jar zaitezke harremanetan edna@coaatg.org helbide elektronikoaren bidez.  Zure datuak hirugarrenei jakinaraziko zaizkie, lagapena legez hala aurreikusita dagoenean. Zure datuak gorde egingo dira, legezko betebeharrak bete ahal izateko beharrezkoa den bitartean. Edozein unetan zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, aurkaratu, transferitu eta haien tratamendua mugatzeko dauzkazun eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera edo colegio@coaatg.org helbidera zure eskabidea igorriz. Halaber, zure datuak babesteko eskubidea urratu dela uste baduzu, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean (www.agpd.es).