Aretoa Alokatzea

Ezaugarriak

Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak ekitaldi-areto bat du ikastaroak, hitzaldiak eta bilera masiboak egiteko.

  • Lokalak honako hauek ditu:
  • 55 postu aulki batean eserita, apunteak alboan jartzeko aukerarekin.
  • 10 postu aulki batean eserita, mahaiarekin.
  • Formatu handiko proiektorea.
  • Bideokonferentzia egiteko aukera.
  • Fokopiadora
  • Liburutegia
  • Artxiboa
Baldintzak

Aretoaren errentamendu-kontratu bat sinatuko dute bi aldeek.

Kontratu horretan honako hau jasotzen da:

  • Errentariak adierazten eta aitortzen du errentapeko ondasuna egoera ezin hobean eta osorik jasotzen duela, eta xede horretarako guztiz gai dela.
  • Erabili nahi diren egunak eta orduak finkatuko dira, eta prezioen taularen arabera dagokion kopurua tarifatuko da.
  • Errentariak adostutako orduan utzi beharko du lokala, aurkitu zuen egoera berean, eta ez du efekturik eta tresnarik utziko, eta dituen zerbitzuak egoera onean egongo dira, baita aipatutako altzariak eta tresnak ere.
  • Berariaz adosten da, alderdien borondatez, debekatuta dagoela errentapeko ondasuna lagatzea eta azpierrentan ematea, osorik zein zati batean, inola ere.
  • Errentaria zuzenean eta esklusiboki arduratuko da kontratatutako jabetzaren barruan gertatzen den guztiaz, dela pertsonei edo gauzei eragin dakizkiekeen kalte-galerez, dela bertan gertatzen diren narriadura edo galerez, eta errentatzailea erantzukizun guztietatik salbuetsiko du. Beraz, kalte-ordain edo gastu guztiak errentariaren kontura baino ez dira izango.

Edozein kontsulta egin eta gela erreserbatzeko, bete eskabidea eta harremanetan jarriko gara.

Aretoa erreserbatzeko eskaera

Aretoa erreserbatzeko eskaera (zabaldu fitxa eta kontsultatu erabilgarritasuna)