Ticket BAI

Elkargoaren webgunean atal bat prestatu dugu TicketBAI ezartzeari buruz. Bertan, urriaren 27an egin genuen prestakuntza-jardunaldiaren bideoaz gain (iragarki-taulan dago), Ogasunaren webgunerako, FakturaBai programarako eta albisteen atalerako estekak aurkituko dituzue, borondatezko aldiaren luzapena eta ezarritako desgrabazioak eskatzeko eredua jasotzen dituena, besteak beste.

TICKET BAI BERRIAK

Ticket Bairi buruzko azken berriak aurkituko dituzu

SARTU ALBISTEETARA

TICKET BAI GUNEA (Software, Kontsultak etab.)

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat. SARTU

FAKTURA BAI (doako aplikazioa)

FakturaBAI Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko Gipuzkoako pertsona eta erakundeen eskura jartzen duen web aplikazioa da. SARTU

OHARRA: duela gutxi ARTIKULU bat argitaratu da, kasu batzuetan Ticket BAI egiteko salbuespena adierazten zuena

Baldin eta elkargokide izatea derrigorrezkoa ez bada (ez da gure kasua)

Ticket BAI aurkezpena

Faktura BAI adibidea

Horri buruzko prestakuntza dagoenean, informazioa emango zaizue.