Gobernu Batzordea

Sarrera

Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren egungo Gobernu Batzordea, Xabier Beraza Olabarrieta jauna buru zuena, 2017ko uztailaren 4an jabetu zen karguaz. Egungo presidentearentzat bere lehen agintaldia da.

Bozketak Kolegioan egin ziren, 2017ko ekainaren 22an, osteguna. Batzarra, presidentea ez ezik, idazkaria, diruzain-kontalaria eta hiru batzorkide ere badaude. Egungo agintaldia 2021eko ekainean amaituko da, Elkargoaren estatutu partikularren 55. artikuluaren arabera.

 

Antolaketa

PRESIDENTEA: Xabier Beraza Olabarrieta jauna
IDAZKARIA: Nagore Azuabarrena Anduaga anderea
DIRUZAIN-KONTALARIA: Ibon Izquierdo Garate jauna
BATZORKIDEA: Asier Aranbarri Larreategui jauna
BATZORKIDEA: Estibaliz Mendoza Aramendi anderea
BATZORKIDEA: Iván Imaz garmendia jauna

Kalitate-politika

Elkargoaren misioa elkargoari zerbitzu on bat eskaintzea da, barne-antolamendua etengabe hobetuz:

  • Elkargoko kide jada direnei eusteko eta kide berriak erakartzeko,
  • Elkargoaren zerbitzuen garrantzia eta Arkitekto Tekniko eta Aparejadorearen lanbidearen balioa azpimarratzeko.

 

Gure printzipioak

  • Kalitatea elkargokide eta gainerako erabiltzaileengana orientaturik dago.
  • Lanak eragina du G.A.A.T.E.O. osoan: bai Gobernu Batzordean bai langileria osoan.
  • Elkargokideek planteatu ditzaketen edo Elkargoan antzeman daitezkeen arazoen aurrean mentalitate erabakitzailea erakutsi.
  • Elkargokideenganako zerbitzu eta tratu ona ahalbidetuko duen lan-giro bat bultzatuko du beti Batzordeak, lortu beharreko helburuak gogoan.
  • Zerbitzua bermatzeko balioaniztasuna ahalbidetuko da.

 

Politika honek kalitate kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza eta baliozko baldintzak betetzeko konpromisua ezartzen du.