Gure Lanbidea: Irudi profesionala

Aurrekari Historikoak

Eraikuntza-lanetan Aparejadoreek zian duten eskuhartzea zabal dokumentaturik dago XVI. mendeaz geroztik. Gaur egun funtzionari izaeratzat jotzen dugun maila izateaz gain, ordainsari finko batzuk ere bazeuzkaten garai hartako aparejadoreek. Horrez gain, obretara edota eraikuntzetara joan ta etortzeko gastuak ere jasotzen zituzten, hau da, zelabereen kostuak eta mantenuari zegozkion dietak jasotzen zituzten ordurako. Dena den, gure lanbideari buruzko aipuak lehenagokoak dira, XV. mendekoak; esaterako, Santa Klarako Kaperan (Tordesillas, 1430), hilobietariko batean, ondoko inskripzioa irakur daiteke: “Aquí yace Guillen de Rohan, maestro de la Iglesia de León et Aparejador de esta capilla”.

Aparejadoreen ostean, Maisu Handiak sortu ziren. XX. mendearen hasiera arte, Espainian egindako maila oneko eraikuntza guztien sorrera bi profesional horien eskuhartzeari loturik egon da.

Gure lanbideak gaur egun duen osakera, 1935. urteko uztailaren 16ko Atribuzio Dekretuarekin batera sortu zen. Izan ere, arkitektura-lan guztietan Aparejadoreen eskuhartzea (obretako teknikari laguntzaile modura) nahitaezkoa zela ezarri zuen. Ikuspegi akademikotik, 1957. urteko Irakaskuntza Teknikoen Legea garrantzi handikoa izan zen: Aparejadore Eskoletan ematen ziren ikasketak finkatu, Prestakuntzako kurtsoa gehi karrerako hiru urteak ezarri eta espezializazioak (hirigintza, obra-antolaera eta instalazioak) finkatuta utzi baitzituen.

Arkitekto Teknikoaren titulazio unibertsitarioa, 1964. urteko Irakaskuntza Teknikoen erreformaz geroztik agertzen da izen horrekin; 1970eko abuztuaren 4ko Hezkuntzaren Lege Orokorraz geroztik, berriz, Unibertsitateko ikasketen barruan sartu zen; eta azkenik, 1972ko maiatzaren 10ean, Arkitektura Teknikoko Unibertsitate Eskolak sortu ziren Dekretuz. Unibertsitateko Erreformaren Legea (1983koa) eta horren haritik emandako xedapenak direla eta, aipatu dugun sistema akademikoak bere horretan iraun du, gure egunotaraino.

2014ko ekainaren 25ean, Lehiaren Euskal Kontseiluak erabaki zuen Elkargoari hasitako prozedura itun bidez amaitzea, Peritu Judizialen Elkargoaren Erregelamenduko artikuluei dagokienez, betiere lehiari buruzko legeriaren aurkakoak izan badaitezke.

Prestakuntza Akademikoa

Arkitektura Teknikoa lanbide arautua da eta bertan jardun ahal izateko beharrezkoa da unibertsitate mailako titulu jakin bat edukitzea. Gaur egun, eta Goi-mailako Hezkuntzarako Europar esparrura egokitzeko prozesuaren (Boloniako Prozesuaren) ostean, izen ezberdinak dituzten hainbat Gradu daude, Arkitekto Teknikoaren lanbide arautuan jardutea ahalbidetzen dutenak.

Izenik ohikoenak hauek dira: Arkitektura Teknikoko Gradua, Eraikuntzako Gradua, Eraikuntzaren Zientzietako eta Teknologietako Gradua eta Eraikuntzako Ingeniaritza. Lehen Arkitektura Teknikoko unibertsitate-titulua zegoen, eta hori baino lehen, aparejadore titulua; gaur egun, berriz, Arkitekto Teknikoko tituluaren barruan daude biak.

Gradu bat aukeratzeko orduan, garrantzitsua da dagokion instantziek onetsita dagoela egiaztatzea eta abenduaren 27ko ECI/3855/2007 AGINDUAren baldintzak betetzen dituela ziurtatzea, Arkitekto Teknikoko  lanbidean jarduteko gaitzen duten unibertsitate-titulu ofizialak egiaztatzeko baldintzak bertan ezarrita baitaude.

Bi dozena unibertsitatek eskaintzen dituzte ikasketa hauek; Hezkuntza-Ministerioaren  Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistro ofizialean (RUCT) kontsulta daiteke.

Lau urteko tituluak dira (240 ECTS); bertan, ikasleak hainbat gaitasun bereganatu beharko ditu, besteak beste, ondoko arloei buruzkoak: oinarri zientifikoak, adierazpen grafikoa, kimika eta geologia, instalazioak, enpresa, zuzenbidea, Eraikuntzaren Teknikak eta Teknologiak, Egiturak eta instalazioak, prozesuaren kudeaketa, hirigintza eta ekonomiaren kudeaketa, proiektu teknikoak. Horrez gain, “Gradu bukaerako proiektu bat” egitea ere beharrezkoa da, non batu behar baitira karreran zehar bereganatutako ezaupideak.

Arkitekto Teknikoko unibertsitate-tituluak dagokion karrera ikasi ondoren lortzen da; karrera hau Arkitektura Teknikoko Unibertsitate-Eskoletan edota antzeko zentroetan irakasten da. Gaur egun, titulazio hau ondoko unibertsitateetan ematen da:

 

Zereginak

Arkitekto Teknikoak, gaur egun, karreran eskuratu dituen ezaupideak direla-eta, zeregin oso garrantzitsua betetzen du eraikuntzaren sektorean. Ezagutzen dituen teknikak eraikuntza-prozesuan aplikatzen dituen jeneralista bat denez, estu loturik dago beste herrialde batzuetan -eta batez ere Europar Batasunean, Estatu Batuetan eta Kanadan- zeregin hau garatzen duten Injineru Zibilen figurari.

Haren jarduna ez da mugatzen eraikuntzako teknikak diseinatu eta aplikatzera; aitzitik, higiezinen prozesuaren kudeaketan ere betetzen duen zeregina gero eta garrantzizkoagoa da-eta. Esaterako, produktuak, materialak edota instalazioak kontratu, hautatu eta erosteko orduan aholkularitza eskaintzea; edota administrazio-baimenak eta lizentziak lortzea; edo sustapenaren finantza-azterketak eta egituraketak egitea; edo obra-kontratua eta hornidura-kontratuak betetzen direla jakiteko horien jarraipena egitea; eta abar… Project management delakoari edo proiektu-kudeatzaileari berez dagokion jarduna da.

Eta obra-unitateen neurketei eta balorazio ekonomikoei dagozkien betiko alderdiak bere baitan hartzen dituen eraikuntzaren kudeaketa ekonomikotik guztiz bereizita dago hau guztiau, exekuzioaren zuzendaritzaren ondorioa denez gero, azken zeregin hau lanbidearen ezaugarri nagusia delarik.

Horri, bestalde, gehitu beharra dago kalitatearen kontrolean eta programazioan betetzen duen zeregin gero eta garrantzitsuagoa -askotan Autonomia Erkidegoen berezko araudiek ezarria-, horrek berekin inplizutuki daraman guztiarekin.

Lanbideak langileen Segurtasunarekin eta Osasunarekin dituen lotura eta konpromisoa ez da oraintsukoa eta sektorearekin erlazioa duten pertsona eta erakunde guztiek ederki dakiten kontua da hori. Agian zertzelada horren fruitua izango da -arkitekto teknikoen prestakuntza profesional bereziaz gain- Espainian eraikuntza-lanetan diharduten “Segurtasun eta Osasun Koordinatzaile”rik gehienak aparejadoreak edota arkitekto teknikoak izatea.

Pixkanaka gero eta munta eta garrantzi handiagoa hartuz doan jardun profesionalaren beste alderdi bat badago -eraikuntzako jardueran eragina duen industrializazio-prozesu gero eta handiagoaren kariaz sortua-, honako hau hain zuzen: eraikuntzan erabili beharreko material eta elementuen fabrikazio-prozesuetan -eta batez ere horien ekoizpena kontrolatzeari dagozkionean- gero eta interbentzio nabarmenagoa izatea; hori dela eta, pixkanaka, hartze-kontrola ordezkatzera iritsiko dela aurreikusten hasiak gara.

Beste zeregin batzuk ere betetzen ditu, hala nola higiezinen balorazioak eta peritazioak, batez ere hipoteka-merkatuan; orube eta eraikinen planoak altxatzea; eraikitako eraikinen kontserbazio-egoeraz eta erabileraz txostenak prestatzea; peritazio judizialak; e.a., guztiak jardueraren alderdi garrantzitsuak direlarik. Bestalde, ez dugu obra-zuzendaritza ahaztu behar, jarduera profesionalaren beste alderdi nabarmen bat da-eta, batez ere sustapen handietan, eta EOL indarrean jarri zenetik biziki indartua izan dena, 11.2.c) artikuluan jasota dagoen jardun profesional aipatuari datxekion eraketa espezifikoa dela kausa.

Guzti horretatik kanpo gelditzen da proiektu-jarduera, zeina bereziki garrantzitsua izaten baita eraikitako eraikinak birgaitu, konpondu eta sendotzeko lanetan eta merkataritza-lokalak egokitu eta apaintzeko lanetan, orokorrean lanen zuzendaritza dakar-eta berekin, indarreko legerian ezarritakoaren arabera.

Irakaskuntza eta zeregin publikoaren jarduera ere oso alor garrantzitsuak dira jardun profesionalaren barruan. Ezin dugu ahaztu, ezen, Espainiako 8.000 udalerritik gorakoetan, zerbitzu publikoak betetzen dituztenak Arkitekto Teknikoak direla, bai Autonomia Erkidegoetan bai Administrazio Nagusian daukaten hedadura kontuan hartzekoa delarik.

Euren prestakuntzagatik, Arkitekto Teknikoen egokikortasuna zinez handia da, eta horrek lan-merkatuen zertzelada aldakorretara egokitzeko aukera ematen die. Hori dela eta, gure lanbidean dugun langabezia-tasa txikienetako bat da.

Era askotako administrazio-arauek eta legezko xedapenek arautzen dute Arkitekto Teknikoaren jarduera profesionala, besteak beste eta bereziki 12/1986 Legea, zeinak arkitekto teknikoaren eskumenak arautzen baititu, bere jarduera profesionalaren izaera aske eta autonomoa eta erantzukizun osoa azpimarratzearekin batera. Legeak Arkitekto Teknikoei aitortzen dizkien eskumenen artean lehengo Aparejadore titulazioaren berezkoak zirenak sarturik daude hor barruan (otsailaren 19ko 16/07/35 eta 265/1971 D.), zeinak arautu baititu berau bete behar duten eraikuntzako lan guztietan azaltzen diren esku-hartze tekniko-profesionalak, eragile guztien betebeharrak, eskubideak eta erantzukizunak ezarriz.

Otsailaren 1eko 119/1973 Dekretuan aurreikusitako xedapenari jarraiki, dagokien Elkargo Profesionalean alta hartuta dauden Aparejadoreek eta Arkitekto Teknikoek Dekoratzaileei berez dagozkien zereginak ere bere gain hartu ahal izango dituzte, zeinak arauturik baitaude apirilaren 1eko 902/1977 E.D.an.

Eta, azkenik, azaroaren 5eko 38/1999 LEGEAK -ERAIKUNTZA ORDENATZEKO LEGEAK (EOL)- Arkitekto Teknikoaren figurari egiten dion onirizpenak duen garrantzi berezia ere aipatu beharra daukagu. Eraikuntzan zuzendaritza bikoitzaren figurari (“zuzendaritza fakultatiboari”) eusteaz gain, figura honek EOL-a dela-eta jaso duen behin betiko onespena zalantzarik gabea ere bada, eta horrek “Obraren Exekuzio Zuzendari” gisa Arkitekto Teknikoaren derrigorrezko esku-hartzea sendotu du, 1935eko uztailaren 16ko Dekretuan jada aurreikusita zegoen bezala, legezko maila eman diolarik. Areago, EOL-ak Arkitekto Teknikoaren -“Obraren Exekuzio Zuzendaria” den aldetik- derrigorrezko esku-hartzea zabaldu du Obra Zuzendaria Arkitekto bat duten obra guztietara, industria-erabilerak izango dituztenak eta orain arte gure jarduna nahitaezkoa ez zen beste erabilera batzuk hor barnean sartuz. Gainera, EOL-ak bi zuzendaritza tekniko desberdin eta askek batera jarduteari ematen dion tratamendua zuribide teknikoa bete-betean bereganatzetik abiatzen da, obran parte hartzen duten fakultatiboen artean agindupeko harremanik bat ere egong be, haietako bakoitzak bere berezko jardunak, gaitasunak eta erantzukizunak baititu, bestearenetik erabat bereiziak -nahiz-eta, agerian denez, elkar loturik egon.

E.O.L.AZ GEROZTIK ARKITEKTO TEKNIKOAK BETETZEN DITUEN ZEREGINAK OBRAREN EXEKUZIO ZUZENDARI GISA

(Obra Zuzendariak, Obraren Exekuzio Zuzendariak eta, bere kasuan, exekuzio faseko Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak osatzen duten) Zuzendaritza Fakultatiboan parte hartzen duenez, honako jardun hauek hartzen ditu bere gain:

  • Obraren exekuzio materiala zuzentzeko eta eraikuntza eta eraikitakoaren kalitatea (kalitate kontrola) kualitatiboki eta kuantitatiboki kontrolatzeko jardun teknikoa bere gain hartzen du.
  • Eraikuntzako produktuen hartzea obran bertan egiaztatzen du, entseguak eta probak egin daitezela aginduz.
  • Obraren exekuzio materiala zuzentzen du zuinketak, materialak eta eraikuntza-elementuen eta instalazioen exekuzio eta egokitzapen zuzena egiaztatuz, proiektuaren arabera eta Obra Zuzendariaren jarraibideei jarraiki.
  • Agindu eta Asistentzia Liburuan jarraibide zehatzak jasotzen ditu idatziz.
  • Zuinketa edo obra hasierako Akta eta Obra Bukaerako Ziurtagiria izenpetzen ditu (obraren Hartze Aktari nahitaez gehitu beharrekoak).
  • Zatikako ziurtagiriak eta exekutaturiko obra unitateen likidazioa prestatu eta izenpetzen ditu.
  • Material, sistema edota instalazioen entsegu edo proben emaitzak jasotzen ditu, zeinak helarazi behar baitizkiote, nahitaez, eraikuntzako kalitate kontrolerako erakunde eta laborategiek, zeinek, gainera, laguntza teknikoa ere emango baitiote.
  • Obra exekutatuaren dokumentazioa prestatzen laguntzen du (Eraikinaren Liburua) eta egindako kontrolaren emaitzak aurkezten ditu.

E.O.L.AZ GEROZTIK ARKITEKTO TEKNIKOAK ERAIKUNTZAN EGITEN DITUEN INTERBENTZIOAK

– Derrigorrezkoa, Obraren Exekuzio Zuzendari gisa eta Zuzendaritza Fakultatiboko kide gisa:

  • a)* taldeko eraikuntza berriko obra guztietan, hau da, egoitza-erabilera erabilera nagusi duten obretan, eta dagozkien arlo guztietan: administrazio-, osasun-, erlijio-, irakaskuntza- eta kultura-arloetan. Halaber, eta Obrako Zuzendaria Arkitektoa denean, b)* multzoko eraikinetan, hau da, ondoko erabilerak erabilera nagusi dituzten arloetan: aeronautikan; nekazaritzan eta abeltzaintzan; energian; hidraulikan; meatzaritzan; telekomunikazioetan; lehorreko, itsasoko, ibaiko eta aireko garraioan; industrian; ontzigintzan; saneamendu eta higienearen ingeniaritzan; eta ingeniaritzako obren irisgarritasunean eta horien ustiapenean.
  • Aurreko apartatuan aipatu diren erabilerei dagozkien (lehendik dauden) eraikinetan Arkitekto batek proiektatzen eta zuzentzen dituen obra guztietan, obra horiek erabateko esku-hartze izaera dutenean edo, esku-hartze partzialak izanez gero, kanpoko konposizio orokorrean, bolumetrian edo sistema estrukturalean funtsezko aldaketa bat eragiten duten obrak direnean edota eraikinaren berezko erabilerak aldatzea xede duten obrak direnean, zeren kasu hauetan guztietan ulertzen baita eraikinaren “konfigurazio arkitektonikoa” aldatu egiten dela.
  • Katalogaturiko eraikinetan edo ingurumen-izaerako edo izaera historiko-artistikoko babes-motaren bat duten eraikinetan, Arkitekto batek proiektatu edota zuzendu baditu, bai eta babestu beharreko objektuaren elementuetan edo atal batzuetan eragina duten izaera partzialeko obretan.

– Hautazkoa, Zuzendaritza Fakultatiboko kide gisa, ingeniaritzako tituludunek proiektatutako edo zuzendutako obra guztietan, Exekuzio Zuzendari legez.

– Hautazkoa proiektuan edo (obra- eta exekuzio-) zuzendaritzan:

  • Eraikuntza berriko obretan edota lehendik dauden eraikinetan egin beharreko esku-hartzeetan, c) taldekoetan * -hau da, a) eta b) taldeetan zerrendaturik agertzen ez diren erabileretan-, lanbiderako indarrean dauden legezko xedapenen arabera eta bere espezialitatearekin eta gaitasun espezifikoekin bat eginik.
  • a) Eraikuntzaren ikuspegitik garrantzi txikikoak eta teknikoki bakunak diren oin berriko plantak, baldin eta iraunkorki eta behin-behinean ez egoitza-izaerarik ez izaera publikorik ez badute eta solairu bakarrekoak badira.
  • Erabateko esku-hartze izaera ez duten (lehendik dauden) eraikinetan egin beharreko zabaltze-, aldatze-, berritze- edo birgaitze-obrak, beren bolumetriaren kanpoko konposizio orokorrean edo beren sistema estrukturalaren multzoan funtsezko aldaketarik eragiten ez badute eta eraikinaren berezko erabilera aldatzen ez badute.
  • Eraispen-obrak
  • Dekorazio-lanak.
  • Eraikingintza-izaera ez duten beste obra eta beste eraikuntza batzuk, bakoitzaren espezialitatearen arabera.

– Beste esku-hartze batzuk

  • Segurtasun- eta osasun-azterketak idaztea eta izenpetzea eta segurtasun- eta osasun-planak idaztea. Horrelako jardunei aldez aurretiko laguntza teknikoa ematea.
  • Proiektu- eta exekuzio-fasean, eraikuntzako obren segurtasuna eta osasuna koordinatzea, Zuzendaritza Fakultatiboarekin bat eginik.
  • Proiektu partzialak edo dokumentu teknikoak idaztea, izenpetzea eta horien berezko erantzukizuna hartzea, lanbidearen espezialitateei eta berariazko eskumenei dagozkien alderdi zehatzetan.
  • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritatze-lanak, azterketak, txostenak, zeregin-planoak eta antzeko beste lan batzuk egitea, izenpetzea eta dagokien erantzukizuna hartzea.

* EOLaren ondorioetarako, eraikuntza sailkaturik dagoen  a), b) eta c) taldeak horretxen 2.1 artikuluan jasota daude.

Ondoko estekan honako dokumentu hau eskura daiteke: Eraikuntza Ordenatzeko Legea: Lehen eta Gero (MANTENER EL LIINK), non eskematizatu egiten baitira bi sistemen arteko aldeak, hau da, aipatutako legea onetsi baino lehen zegoena eta hura indarrean jarri eta gero sortu dena.

ERAIKUNTZAKO INGENIARITZAREN GAITASUNAK

Titulu berria lortu  nahi duten ikasleek berenganatu behar dituzten gaitasunak ondokoak dira:

  • Eraikuntzako obren eta berauen instalazioen eta elementuen exekuzio materiala zuzentzea, eraikitakoa kualitatiboki eta kuantitatiboki kontrolatuz, materialak kontrolatzeko plan-kudeaketak finkatuz, obra-sistemak eta exekuzioa gauzatuz eta eraikinaren liburuan jaso beharreko erregistroak eginez. Obraren gaineko kontrol ekonomikoaz arduratzea eta exekutaturiko obraren egiaztagiriak eta likidazioa egitea.
  • Laneko segurtasun- eta osasun-azterketak eta planak idaztea, eta lan-segurtasun eta osasunaren alorrean obran parte hartzen duten enpresen arteko jarduera koordinatzea, bai proiektu-fasean bai exekuzio-fasean.
  • Jarduera teknikoak, hau da, kalkuluak, neurketak, balorazioak, tasazioak eta bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterketak egitea; peritazioak, ikuskapenak, patologia-azterketak eta horien antzekoak egitea; dagozkion txostenak, irizpenak eta dokumentu teknikoak idaztea; eta orube eta eraikinetako planoak jasotzea.
  • Proiektu teknikoak egitea eta eraikuntzako obren zuzendaritza garatzea, legez dituzten gaitasunak kontuan hartuta.
  • Eraikitzeko teknologia berriak kudeatzea eta eraikuntzako kalitatea kudeatzeko prozesuetan parte hartzea; eraginkortasun energetikoari buruzko azterketak, ebaluazioak eta egiaztapenak egitea eta eraikinen jasangarritasunari buruzko azterketak egitea.
  • Eraikinen erabilera, kontserbazioa eta mantentze-lana zuzentzea eta kudeatzea, eta beharrezko dokumentu teknikoak idatziz jartzea. Materialen, eraikitze-sistemen eta eraikinen bizitza baliagarriari buruzko azterketak egitea. Eraispen-eta eraikuntza-hondakinen tratamendua kudeatzea.
  • Eraikinak eraikitzeko erabilitako materialen eta elementuen fabrikazio-prozesuetan aholkularitza teknikoa ematea.
  • Higiezinen prozesua orokorrean kudeatzea. Eraikuntzako obretan enpresa eraikitzaileen ordezkaritza teknikoaz arduratzea.

Arkitektura Teknikoaren Antolamendua

Profesional Taldea

Gaur egun (2007ko irailean), Arkitekto Tekniko kolegiatuen kolektiboa 54.000 langile ingurukoa da Espainia osoan. Elkargoaren egitura berrogeita hamabost elkargo ofizialek osatzen dute. Kontseilu Nagusiak koordinatzen ditu, eta zuzenbide publikoko korporaziotzat hartzen dira.

Gainera, autonomia-erkidegoen mailako erakunde profesionalak daude (“Elkargoen Kontseilu Autonomikoak”), batzuk beren legeriaren aginduz sortuak, eta beste batzuk beren lurraldean kokatutako elkargoen borondatez sortuak, haien lege arautzaileak aldarrikatzen diren bitartean, kasuan kasuko autonomia-estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako korporazio profesional guztiak, lanbide-jarduna eta deontologia antolatzeko eta kontrolatzeko funtzioez gain, elkargokideen zerbitzura dauden erakunde gisa eratzen dira. Erakunde horiek honako hauek erregistratzen dituzte: lan-enkarguak eta dokumentazio teknikoaren ikus-onespena, ordainsariak kobratzeko borondatezko kudeaketa, aholkularitza eta laguntza arlo juridiko, laboral eta fiskaletan, sare informatikoen bidez estatuko eta atzerriko datu-baseetarako sarbidea eta gauzatzea. Ikastaroak Jarduera teknikoak eta kulturalak sustatzea, liburutegi espezializatuei eustea, administrazio publikoekin eta zientzia eta teknologiako zentroekin lankidetzan aritzea, batez ere Arkitektura Teknikoko Unibertsitate Eskolekin, argitaratu gabeko testuak edo testu arraroak berreskuratu eta argitaratzea, beren bitarteko propioen, buletinen eta aldizkarien bidez albisteak zabaltzea, erakusketak eta lehiaketak egitea eta abar dira gure elkargoek gizartearentzat ematen dituzten prestazioak.

EBko beste herrialde batzuetako teknikariek Espainian lanbidean kokatzeko eta jarduteko duten eskubideari buruzko Erkidegoko Araudia aplikatzeko, baldin eta horien titulazioa arkitektura teknikoarekin homologagarria bada, Kontseilu Nagusiak bere gain hartzen ditu Espainiako lege-xedapenek horretarako ematen dizkioten esku-hartze- eta kontrol-funtzioak. Harreman estua du Erkidegoko estatuetako antzeko profesionalen erakundeekin. Gaur egun lankidetza-hitzarmenak sinatu dira Erresuma Batuko “Chartered Institute of Building”, Danimarkako “Konstruktde rforeningen” eta Finlandiako “Rakennusmestarien Keskusliito” erakundeekin, eta horien bidez izapideak arindu eta sinplifikatu nahi dira.

Elkargoen egoitza Probintziako Hiriburu bakoitzean dago, Kanaria Handia, Fuerteventura, Ibiza, Lanzarote, Menorca eta L ‘Ebre lurretakoak izan ezik. Madrilen dago Kontseilu Nagusiaren egoitza, eta Herri Lan eta Hirigintzaren Ministerioaren 1977ko maiatzaren 13ko Errege Dekretuak onartutako Estatutuen bidez arautzen dira, 1983ko otsailaren 16ko Errege Dekretuak erreformatu zituenak. Ordutik hona egin diren arau-erreformek eta 7/97 Legearen berariazko manuak bultzatu zuten Estatutuen aldaketa partzial bat onartzea, maiatzaren 18ko 542/2001 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Garrantzitsua da azpimarratzea erakunde profesionalak egiten duen ahalegina elkargokideak birziklatzera eta etengabe prestatzera bideratutako jarduerak sustatzeko, askotan unibertsitateekin lankidetzan, kualifikazio eta lehiakortasun maila handiari eusteko haien lanbide-trebakuntzan. Horretarako, hainbat batzordek lan egiten dute gai hauetan: teknologia eta ingurumena; prestakuntza, irakaskuntza eta graduondoko jarduerak; jarduera profesionala (eraikuntzaren ekonomia eta kalitate-kontrola, segurtasuna, etab.); nazioarteko harremanak; informazioa; LOEren aplikazioa, etab. Horretarako, behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak dituzte.

Gizarte-aurreikuspeneko eta erantzukizun zibil profesionalaren aseguramenduko alderdiei erakunde profesionalak eskatuta sortutako bi erakundek ematen diete arreta. Erakunde horiek elkarrekiko forma juridikoa dute, eta PREMATek (Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Mutuko Aurreikuspena) elkargokideen gizarte-aurreikuspeneko beharrak estaltzen ditu (erretiroa, alarguntasuna, gaixotasunak eta beste kontingentzia batzuk), eta MUSAATek (Aseguruen Mutua), berriz, Elkargokideek lanbidean jardutearen ondorioz, beste kontingentzia batzuetarako asegurua ere badu, hala nola eraikuntzako hamar urteko asegurua, automobilak, arrisku anitzekoa, istripuak,

Erakunde profesionalak aldizkako informazio-organo bat du, Cercha aldizkaria, Kontseilu Nagusiak, Premaatek eta Musaatek argitaratzen dutena eta kolektibo osoaren artean banatzen dena.

Gainera, elkargoek eta erakunde profesional autonomikoek aldizkako aldizkari edo buletin informatiboak dituzte elkargokideentzat.

Arkitekto Teknikoen kolektibo profesionalak, Kontseilu Nagusiak ordezkatuta, aktiboki parte hartzen du, bai nazio mailan, bai nazioarte mailan, eraikuntzaren alderdi desberdinekin lotutako hainbat jardueratan.

Espainian, Kontseilu Nagusia hainbat erakundetako kide da, hala nola Kalitaterako Espainiako Elkartea (AEC) – Bertako Idazkaritza da Eraikuntza Taldea –, Espainiako Normalizazio eta Egiaztapen Elkartea (AENOR) – Gure sektorearekin zerikusia duten batzorde tekniko guztietako adituekin parte hartuz –, Espainiako Pretentsatuaren Elkarte Teknikoa (ATEP), Egiturazko Hormigoiaren Elkarte Zientifikoa (Ache) Eta Herri Lan eta Hirigintzaren Ministerioaren INCE zigiluetatik, erakunde publikoekin egindako lankidetza-hitzarmenetatik eratorritako komiteak, hala nola Espainiako Errege Akademia, Segurtasun eta Higiene Institutua, Espainiako zenbait unibertsitate,

Nazioartean, Arkitekto Teknikoen Korporazioa Eraikuntzaren Nazioarteko Kontseiluko (CIB) kide da, eta bertan parte hartzen du, hainbat batzorde teknikoren bidez, Eraikuntzaren Ekonomisten Europako Komiteak (CEEC) – 1988tik 1991ra arteko Presidentetza izan du –, Eraikuntzaren Kontrolerako Europako Partzuergoak (CEBC), Eraikuntzaren Profesionalen Europako Kontseiluak (ECBP), Erakundeekiko lotura horren ondorioz egindako jarduerak Kontseilu Nagusia, gainera, Eraikuntzako Kudeaketa Profesionalerako Nazioarteko Elkartearen (IAPMC) kide sortzailea da.

Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialek eta Kontseilu Nagusiak sustatutako laguntza profesionaleko egituren barruan, honako hauek nabarmendu behar dira: saiakuntza-laborategien sarea, eraikuntzako materialak, piezak eta elementuak kontrolatzeko; eta Eraikuntzaren Ikerketa eta Kontrolerako Institutua, AIE, Kontseilu Nagusian Udalbatzaren Kabinete Teknikoaren zereginak betetzen dituena.

(Espainiako Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Orokorrak emandako informazioa)