Hondakinen
baieztapena

Hondakinen kudeaketari buruzko araudi autonomikoak (112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa,eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena) ezartzen duenez, hirigintza-lizentzia behar duten obren kasuan, fidantza itzultzeko, promotoreak sortutako hondakinak behar bezala kudeatzen direla egiaztatu beharko du.

Kudeaketa egokia egiaztatzeko, promotoreareak obraren zuzendaritza teknikoak sinatutako eta egiaztatutako erakunde independente batek egiaztatutako txostena aurkeztu beharko du (III. eranskina).

Dekretuak berak ezartzen du, egiaztapen-sistema espezifikorik ez dagoen bitartean, elkargo profesionalek egingo dutela zeregin hori.

Esparru horretan, urriaren 16ko 212/2012 Dekretua argitaratu zen, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena. Arau horrek 6. artikulua aldatzen du, egiaztapen jarduera ingurumen-lankidetzako erakunde batek egingo duela adierazteko.

2013ko urriaren 1ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen irailaren 10eko 407/2013 Dekretua, urriaren 16ko 212/2012 Dekretua aldi baterako etetekoa, eta, beraz, aurretiko egoerara itzuli zen, hots, elkargo ofizialek azken kudeaketa-txostenak egiaztatzeko aukera zutela.

Egiaztapenaren XEDEA da egiaztatzea azken kudeaketa-txostenek eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren III. eranskinean adierazitako edukia dutela, eta hori bat datorrela hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurreikuspenekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.